AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua: “Etorkizuna ikasten”

2016.03.07

Datorren ekainaren 15 eta 16an Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egingo da Donostiako Kursaal Jauregian “Etrokizuna ikasten” lelopean.

Bederatzi itzaldik antolatuko dira eta Europako Batzordeko, hainbat herrialdetako eta zenbait Autonomia Erkidegotako arduradun eta espezialistak hartuko dute parte. Landuko diren gaien artean teknologia aurreratua, fabrikazio adimentsua, etorkizuneko enplegua edo gaitasun berriekin zerikusia duten gaiak, eta ingurune horiek behar duten ezagutza ere nabarmentzen dira.

Gainera, eta kongresuaren edizio honetan teknologia berriak ere erakutsiko dira: ingurune birtualetako teknologiak, robotikaren eremukoak, droneen ingurukoak edo 3D inpresioaren bidezko fabrikaziorako erabiltzen direnak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus