AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleriak ikaskuntzarako dituen motibazioak eta oztopoak

2016.02.24

Dokumentu honek, alde batetik, Gipuzkoako biztanleria helduak ikaskuntza-jardueretan parte hartzeko dituen motibazioak aztertzen ditu eta, bestetik, ikasten ez dutenek halakorik ez egiteko eman dituzten argudioak.

Ondorioztatutako aspektu garrantzitsuenak ondorengoak dira:

- Motibazio profesionala nagusi da ikaskuntza formaleko jardueretan zein ikaskuntza ez-formaleko jardueretan
- Ikaskuntza formaleko jarduerak egiten dituzten hamar lagunetik zortzik ziurtagiria lortzeko egiten dute
- Eguneroko bizitzarako ezagutza edo teknika interesgarriak edo erabilgarriak eskuratzea dira ikaskuntza ez-formalean parte hartzeko arrazoi nagusiak
- Motibazio-gabezia eta ordutegien eta familia-erantzukizunen bateraezintasuna dira ez ikasteko arrazoi nagusiak
- Familiako konpromisoak oraindik ere emakumeentzako oso oztopo adierazgarriak dira

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Pertsonal eta ikaskuntza: ikasteko motibazioak eta oztopoak” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 43. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus