AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasbideak esperientziatik: zer egiten du pertsonek bizitza luzea eta zoriontsua izatea

2016.02.22

Atxikitzen den bideoa pertsonen zoriontasunaren kausak aurkitzean oinarritzen den ikerketa bateko emaitzak aurkezteko egin den konferentzia batekoa da (TED). Aipatutako ikerketa 30eko hamarkadan hasi zen 724 gizonezkoen parte hartzearekin. Gizonezko hauek bi kolektiboetan banatzen dira: Harvardeko ikasleak eta Bostoneko hiri-inguruetako umeak (gizarte-egoera ahuleko familiak).

Urteetan zehar parte hartzaileei prestakuntzaren, karrera profesionalaren, errenten, osasunaren eta harremanen (familia, lagunak, gizartea) inguruko informazioa eskatu zaie. Gainera, hauen bikote eta seme-alabei ere parte hartzera gonbidatu zitzaien.

Emaitzarik garrantzitsuena zera da, nahiz eta aberastasuna, karrera profesionala edo ospea aipatu zoriontasunaren arrazoi bezala, bizitza osoa igaro ondoren, bizitza luzeena, osasuntsuena eta zoriontsuena izan duten pertsonak kalitate oneko harreman pertsonal, familiar eta sozialak izan dituztenak izan dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus