AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasi eta ekin: prestakuntza duten eta langabezian dauden 15 pertsona bilatzen dira

2016.02.10

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimeneko bigarren edizioa jarri da martxan. Proiektua Mondrageneko Business Acceleration Center-ek sustatzen du.

Helburua ikaskuntzako eta ekintzailetzako prozesuak sustatzea da, enpresaren (ideia bat duena) eta prestakuntza duen pertsonaren (ideia aurrera eramango duena) arteko topaketaren bitartez.

Beraz, pertsonak ilusioa eta kualifikazio teknikoa eta gaitasun espezifikoak ekarriko ditu kasu bakoitzean planteatzen den erronka teknologikoari edo merkatu erronkari aurre egiteko.

Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 15a arte irekita egondo da. Ekimenerako aukeratzen diren pertsonak, sei hilabeteko epeaz proiektuari bete-beteko arduraldia eskaintzeko konpromisoa hartu beharko dute.

Deialdia unibertsitate mailako edo erdi mailako edo goi mailako lanbide heziketako titulazioa duten eta langabezian dauden 30 urte arte duten gazteei zuzenduta dago.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus