AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako pertsona helduen %40ak bere lan jarduerarekin zerikusia duten ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte

2016.02.08

CEDEFOPek lan esparruan europako pertsona helduek aurrera eramandako ikaskuntzaren inguruko ikerketa bat aurkeztu du.

Ikerketa 25 eta 64 urte bitarteko pertsonek inkesta egin aurreko hamabi hilabeteetan euren lan esparruarekin zerikusi zuten aurrera eramandako ikaskuntzako jarduerak aztertzen ditu.

Herrialde eskandinaviarrak %50eko parte hartze tasa gainditzen dute. EB-28ko bataz bestekoa %40koa da eta Espainia, Italia, Erresuma Batua eta Polonia, besteak beste, %30 inguru edo azpitik kokatzen dira.

2007 eta 2011 bitartean parte hartze tasak hazi edo mantendu egin dira, ia beherakadarik gabe. Era berean, aberastasunaren sorreraren (pertsonako BPG) eta lan esparruko ikaskuntza tasaren arteko harremana baieztatzen da.

Azkenik, ezagutzan eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan petsonen parte hartzearen sustatapenean aurreratzen jarraitzea duen garrantzia nabarmentzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus