AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak behera egin du 2015en

2016.01.27

2015 urtean zehar 409 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2014 urte amaierako datuekin alderatuta %13,9ko beherakada suposatu duena (66 doktorego tesi gutxiago).

Antzeman den beherakada hau tendentzia aldaketa bat suposatu du, azken urteetan etengabe hazi baita defendatutako tesien zenbatekoa. Zehazki, 306, 341, 356 eta 475 tesi defendatu dira 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan, hurrenez hurren.

Hauetatik %42,4a zientzia esperimentalen ingurukoak dira (guztira 111 tesi), %30,9a gizarte eta zuzenbide zientziekin (81 tesi), %29,8 ingeniaritza eta teknologiarekin (78 tesi), %27,9a humanitateekin (73 tesi) eta %25,2a osasun zientziekin (66 tesi).

Ondorengo taulan adierazten den moduan, aurkeztutako tesien zenbatekoan aipatutako beherakada alor guztietan eman da humanitateetan izan ezik, 65 tesitik 73ra pasa direnak, 2014 eta 2015 urteetan, hurrenez hurren.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus