AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Zahar eta gazte, ekintzaileak diren ikasleen mesederako erretiratutako langileen esperientzia aprobetxatu

2016.01.18

Dagoeneko erretitatu diren irakasleek urteetan hartu duten esperientzia eta ezagutza guztia ikastetxeetan oraindik beharrezkoak direla eta emateko asko daukatela jakinda, euskal Lanbide Heziketako erretiratutako zortzi irakaslek Zahar eta Gazte elkartea sortu berri dute.

Helburu nagusia Lanbide Heziketako ikastetxeekin, bertako irakasleekin elkarlanean jarraitzea dute helburu, bai eta euren enpresa sortzeko pausoak ematen ari diren ikasle ekintzaileei laguntzea ere.

Profesional horien potentziala baliatu nahi du ekimenak, denbora asko eskatzen ez duten proiektu txikiak aurrera ateratzeko, ikastetxearen, bertako sailen eta sistemara sartu berri diren gazteen lagungarri. Sistematik irteten ari diren langileen eskarmentua baliatu nahi da, atzetik datozenen mesederako.

Elkarteak ikastetxeen lankidetza eskatzen du, ekimen hau eraginkorra izateko ikastetxeetan eta hauen beharretan izan behar baitu abiapuntua. Ikastetxeak dira, azken finean, zein elkarlan mota sustatu nahi duten ondoen dakitenak. Beraz, zentroek eskuartean dituzten eta erretiratutako profesionalen laguntzaz garatzeko moduko proiektuen berri jaso nahi lukete.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus