AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Nola doitu pertsonen gaitasunak eta kualifikazioak eta enpleguak EBn

2016.01.11

Cedefopek argitaratutako txosten honek krisi ekonomikoak EBko pertsona landunen artean antzematen den gaitasunen desdoikuntzan izan duen eragina aztertzen du. Galdera honi eta biztanleria landunaren konpetentzia eta gaitasunen inguruko beste batzuei erantzuteko, pertsona landunen artean inkesta bat egin da.

Emaitzek atzeraldi ekonomikoak EBko giza baliabideen epe luzerako potentziala mehatxatzen duela adierazten dute. Izan ere, berez duten kualifikazioa baino baxuagoa eskatzen duen lanpostu batean lana egiten duen biztanleriaren ehunekoa hazi egin da azken urteetan.

Gainera, EBn enplegua duten bost pertsonetik batek baino gehiagok ez ditu gaitasun berriak garatu bere lanpostua eskuratu zuenetik. Horren arrazoi nagusia enpleguen herenei lotuta dauden lanen sinpletasuna da eta baita ere etengabeko ikaskuntza falta.

EBn inplikatuta dauden eragileen elkarlana beharrezkoa da, ez soilik gainasun gehiago garatzeko, baizik eta, bereziki, enplegu hobeak sortzeko gaitasun horiek dituzten pertsonei enplegua emateko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus