AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoa 2029: biztanleria aktiboaren galera eta bataz besteko hezkuntza mailaren hazkundea

2015.12.21

ADEGIk Gipuzkoako 2029. urterako aurreikuspen sozioekonomiko eta laboralak aztertzen ditu. Hausnarketaren ardatza Gipuzkoako gizartean aldaketa demografikoak izan duen eragina eta, 5. kapituluan, biztanleria aktiboan izan duen eragina aztertzen da (15 eta 64 urte bitartean), eskuratutako ikasketa mailari eta duten lanpostuari dagokionez. Eskuratutako datuak adierazten dute:

- 2014 eta 2029 urte bitartean Gipuzkoak 15 eta 64 urte bitarteko 52.411 pertsona galduko ditu; egungo (2014) jarduera tasa mantentzen bada, galera demografiko hau 32.344 pertsona aktibo gutxiago izatea suposatuko du (ordaindutako lan merkatua).
- Ikasketa mailaren arabera, beherakadaren %78a lehen mailako ikasketak dituzten pertsonei dagokio, %31 bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonei eta %8a goi mailako ikasketak dituzten pertsonei dagokio.
- Okupaizo maila guztietan zahartze orokorra gertatuko da eta neurri handiagoan “enplegu administratibo”, “profesional zientifikoak” eta “nekazaritza eta arrantzaren profesionalekin” harremana duten lanpostuetan.

Datu hauek etengabeko ikaskuntzako jardueren garrantzia azpimarratzen dute: alde batetik, pertsonen ezagutza eguneratzeko beharrari lotuta egongo delako etengabeko ikaskuntza eta, bestetik, hain zuzen ere ikasketa maila altuagoa duen biztanleria aktiboa izango delako ikaskuntzako jardueretan parte-hartze tasa altuagoa izatera bideratuko gaituena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus