AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Berrikuntza digitala eta parte hartzea: ikasten ikasi Andoainen

2015.12.16

Telefonica Fundazioak urtero antolatzen du Berrikuntza Digitalerako Eskolak Saria. Deialdi honen helburua ikaskuntza prozesuen hobekuntza da eta, aldi berean, hezkuntza testuingurua gizarte gero eta digitalizatuago baterantz eraldaketa indartzea. Deialdiak hiru kategoria desberdin ditu: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak, Bigarren hezkuntzako Institutuak, bi kasuetan publikoak, eta itundutako ikastetxeak eta ikastetxe pribatuak. Aipatu, 2015an 154 ikastetxek hartu dutela parte Estatu osoan.

Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxea / Legarra Etxebeste Fundazioa itundutako ikastetxeen kategorian lau finalistetako bat izan da. Arazoen definizioan zein ebazpenean ikasleen inplikazio zuzenaren bitartez ikaskuntzan oinarritutako hezkuntza proiektua aurkeztu dute. Horretarako, proiektuan informazioa partekatzeko teknologia berriak (telefono mugikorrak eta Moodle plataforma) eta autoebaluaketa erremintak eta ikasleen arteko ebaluaketa gurutzatua erabiltzea planteatzen dute.

Ekimen hau ikasteko eta erakusteko moduetan berrikuntzaren alde egiten ari den apostuan kokatzen da, ikasten den giza momentura moldatuta eta, gainera, esparru guztietan pertsonen parte hartzea sustatzen du (ikasleak eta hezkuntza komunitatea).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus