AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak

2015.12.04

Pertsona helduek euren bizitza osoan zehar ikaskuntzako jardueretan parte hartzeak oinarrizko aspektu bat da Gipuzkoa lurralde berritzaile eta lehiakor, sozialki barneratzailea eta jasangarria den lurralde batean bihurtzeko.

2015an Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) %39ak etengabeko ikaskuntzako jardueretan hartu du parte eta genero arrailarik ez da ematen (%39,8 eta %38,3; emakumeak eta gizonak).

Etengabeko ikaskuntza gutxitzen joaten da adinak gora egiten duen heinean. Horrela, 25 eta 34 urte eta 35 eta 44 urte arteko biztanleriaren erdiak baino zertxobait gehiagok hartzen du parte ikaskuntzako jardueretan eta hamarretik batera gutxitzen da 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean.

Ikasketa maila altuena duten pertsonak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan parte hartze tasa altuagoa dute: goi mailako ikasketak dituzten hamar pertsonatik seik ikasten du, hamarretik batek ikasten du lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Datu hauek, eta etengabeko ikaskuntzan Gipuzkoako pertsona helduen parte hartzearen inguruko beste batzuk, “Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak” dokumentuan jasotzen dira -Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua-.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus