AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako eskola uzte goiztiarraren tasa 2020 Estrategiaren europar helburua hobetzen du jada (%10)

2015.11.25

Eskola uzte goiztiarraren tasa gehienez eskuratutako ikasketa maila bigarren hezkuntzako lehen etapa izan denean eta ondorengo urteetan inongo ikasketa edo prestakuntzatan ari ez den 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen ehunekoa da.

2014an EB-28ko eskola uzte goiztiarraren tasa %11,2an zenbatzen da, azken urteetan hobetu den tasa izanik, eta ondorioz, 2020 Estrategiak gai honen inguruan ezartzen duen helburua (%10) lortzea posible izan daiteke.

Gipuzkoak (%7,8) tasa oso positiboa azaltzen du, Lurraldea Estatu Kideen eskola uzte goiztiarraren tasa baxuena duten herrialdeen Top-12an kokatzen duena eta, ondorioz, Gipuzkoako biztanleriaren ikasketa maila gehiengoan etengabeko hobekuntza islatzen da tasa honekin. Horrela, Gipuzkoak dagoeneko gainditu du Europa 2020 Estrategiak ezartzen duen helburua.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus