AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Education and Training Monitor 2015

2015.11.23

Europar Batzordeak argitaratzen duen “Education and Training Monitor” txostenak hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntzari dagokionez Estatu kideek emandako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Ikerketak datuen eguneraketa, esparru honetan aurrera eramandako politikak eta Estatu kide bakoitzarentzat gomendio espezifiko batzuk biltzen ditu.

Zehazki, adierazle desberdinen inguruko informazioa eskaintzen du, hala nola, eskola uzte goiztiarraren tasa, goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, enplegu tasa, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte-hartzea, hizkuntzen ezagutza eta kualifikazio maila baxua duten pertsonen ehunekoa, besteak beste.

Bestalde, herrialde bakoitzerako egindako ikerketa espezifikoak eta ET2020 helburuen inguruko bilakaera eta irudikapenak barneratzen ditu.

Nabarmendu behar da: Espainiak EBko eskola uzte goiztiarraren tasa altuena mantentzen du (18 eta 24 ute bitarteko pertsonen %21,9) baina eskualdeen artean alde nabarmenak daude (EAE, %9,4).

Beraz, eskola uzte goiztiarra Estatu osoarentzat erronka bat izaten jarraitzen du, baina eskualde edo esparru bakoitzaren egoera kontutan hartu behar da eta, ondorioz, neurrien doikuntza. Kontutan hartu behar da gazteen enplegutasuna dela helburu nagusia eta, aldi berean, kasu bakoitzari dagokion prestakuntzaren eta trebakuntzaren doikuntza falta gainditzea.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus