AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak behera egin du (urtarrila-iraila, 2015)

2015.11.11

2015eko urtarrila eta iraila bitartean 262 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2014 urtearekin alderatuta %20,1eko beherakada suposatu duena (66 doktorego tesi gutxiago).

 Beherakada hau etengabe antzeman da urtean zehar, eta aurten defendatutako 262 tesiak 2013an eta 2014an defendatu direnak baino gutxiago dira (273 eta 328 tesi hurrenez hurren).

Gaiei dagokionez, %25,2a zientzia esperimentalekin harremana duten doktorego tesiak dira (guztira 66 tesi), %21a ingeniaritza eta teknologiarekin (55 tesi), %17,6a osasun zientziekin (46 tesi), %17,9a humanitateekin (47 tesi) eta %18,3a gizarte eta zuzenbide zientziekin (48 tesi).

Ondorengo taulan adierazten den moduan, aurkeztutako tesien zenbatekoan aipatutako beherakada bereziki alor zientifikoan eman da, 107 tesitik 66ra pasa dira, 2014 eta 215eko urtarrila-iraila aldian, hurrenez hurren.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus