AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadiko gazteen erdiak baino gehiagok parte-hartze ertaina edo altua adierazten du

2015.10.26

Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu beri duen “Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin” ikerketaren arabera, kontsultatutako pertsona gazteen %12,5ak parte-hartze sozial altua du eta %43,3ak ertaina.

Pertsonen ikaskuntzan txertatzen den ardatz bat da parte hartze sozial hau; izan ere, jakintzari eta pertsonek gizartean duten partaidetzari buruzko informazioa ematen duten esperientziak dira. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen parte-hartze moduak eta bizitza sozialean beren inplikazioa ezagutzea izan da helburua.

Ikerketak, parte hartzeko hiru moduren inguruko galderak egin dizkie gazteei: elkartegintzaz (% 57,3a elkarteren bateko kide da), boluntariotzaz (% 23,6k boluntario lanak egiten ditu) eta ekintza sozialetan parte hartzeaz (tradizionalak eta gazteen presentzia handia dutelako, nahiz eta hain instituzionalizatuak eta formalak ez izan).

Azkenik, eta hiru parte-hartze mota horiek konbinatuta, parte hartze sozialaren indizea osatu da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus