AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Learning Cities: erreferentziazko ekimena Gipuzkoarentzat, ikasten duen Lurraldea

2015.10.19

Pasa den 2015eko irailaren 28a eta 30a bitartean ikasten duten hirien nazioarteko bigarren kongresua egin da Mexiko D.F.-n. Learning Cities Unescok martxan jarri duen ekimena da eta bere helburu nagusia pertsonen ikaskuntza hirien garapen jasangarria eta lehiakorra oinarritzen den ardatzean bihurtzea da.

Proiektu praktiko bat bezala sortzen da, pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako espazioak garatzera bideratuta dauden ekimenak eta politikak eragileen esku jartzen dituena eta politika horiek pertsonek egiten duten bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren, garapen jasangarriaren eta lehiakortasunaren inguruan ezartzen dituzten helburuen bilakaera neurtuko dituzten adierazleak finkatzen dituena.

LEkimena, nazioarteko bi kongresu martxan jartzeaz gain (2014 eta 2015 urteetan) Global Network Learning Cities (GNLC) sortu du ideiak eta esperientziak partekatzeko, sareko gainontzeko kideek egindako materiala eta ikerketak partekatzeko ahalmena ematen duen espazio bezala. Bestalde, neurriak (praktika onak) aurkeztuko dira eta neurri hauek ezartzeko eta jarraipena egiteko laguntza teknikoa emango du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus