AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUko ikerketa jarduera: nazioartekoa eta hazten ari dena

2015.10.13

Ikerketa-jarduera oinarrizko ardatza da ezagutzaren eta ikaskuntzaren gizarte bat garatu ahal izateko. Horrela, 2011-2014ko Ikerketa Planaren (UPV-EHU) emaitzen arabera, ikerketa ekoizpenaren etengabeko hobekuntza antzematen da. Azken datuen arabera, 479 tesi aurkeztu dira eta hauetatik 175 atzerriko unibertsitate edo erakunde batekin aurrera eramen dira -doktoregaiak nazioartean epe bat igaro dute kasu hauetan- eta 43 tesi euskaraz eginak izan dira.

Eragile guztien (unibertsitatea, enpresak, zentro teknologikoak…) helburuak ekoizpen lehiakortasunarekin bat egitean oinarritzen den VII. Programa Markoaren bitartez eskuratutako europar funtsen zenbatekoa 35 milioi eurotara iritsi da eta programa honetan (H2020) UPV/EHUk 70 milioi euroko balioa duten 170 proiektu baino gehiagotan parte hartzeko asmoa dauka. Era berean, aldizkari zientifikoen argitalpenak ere hazi egin direla (2.615 2014an) adierazten da txostenean.

Azkenik, ikerketaren aplikazioari dagokionez, 49 enpresa ekimenen sorrera nabarmentzen da (2011-2014), eta hauetatik bi herenetan ikasleek parte hartu izan dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus