AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gaurkotasuna

PAGINACIÓN

BUSCAR UNA PÁGINA

  • 2017.11.17 / Industria 4.0 Gipuzkoan: ikasi eta ezagutza partekatu

    Datorren azaroaren 22an 4.0 Industriaren inguruko bi ekintza egingo dira Gipuzkoan. Bi ekitaldi hauen helburua lurraldean ezagutza sarea sortzea, enpresen arteko harremana bultzatzea eta ekintzailetza sustatzea da.

    “4.0 Industria, Enpresak eta StartUp-ak” lelopean, Konekta Cafén Mercedes Benz Vitoria enpresak hartuko du parte (Bind 4.0 programa), startup-en aldeko apustua egiten duen programa berrikuntzan gaitasunak areagotzeko modu bezala; eta baita Hupiren esperientzia, Startup (big data).

  • 2017.11.15 / Gaitasunen aurreikuspena, lan merkatuko beharrei erantzuteko erreminta

    Gaitasunen aurreikuspena lan merkatua eta gaur egun eskuragarri dauden gaitasunak aztertzen duen prozesua da, gaitasunen eskaintza eta eskariaren arteko oreka hobea lortzeko eta berariazko gaitasunen garapenaren bitartez garapen ekonomikoa sustatzeko.

    Cedefopen ikerketaren arabera, Estatu kide guztiak gaitasunak aurreikusteko sistema berriak ezartzen ari dira, eta hauen erabilera indartzen ari dira hezkuntza, ikaskuntza, trebakuntza eta enplegua lotzen dituzten politikak egiterako orduan.

  • 2017.11.13 / Gipuzkoako biztanleria landunaren ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa Estatukoa eta gainerako erkidegoetakoa gainditzen du

    EPAk enplegua duten pertsonak inkesta egin aurreko lau asteetan ikaskuntzako jardueretan (arautuak edo ez) azaltzen duten parte hartze tasaren inguruko informazioa jasotzen du.

    Estatuko batez besteko parte hartzea tasa %11,3koa da 2016an. Tasa hau EAEk (%14) zein Gipuzkoak (%18,6) gainditzen dute eta gainerako erkidegoetakoa baino balio altuagoak erregistratu dituzte.

  • 2017.11.08 / Pertsonek lana egitea oinarrizko gaitasunak ikastea eta hobetzea errazten du

    Maila baxuagoa duten pertsonentzat ikaskuntzarako espazio bezala lan esperientziak duen paperaren analisian oinarritzen da ikerketa.

    Biztanleria Helduaren Gaitasunen Ebaluaketarako Nazioarteko Programan parte hartu duten hamahiru herrialdeetako gaitasun numerikoak eta irakurketakoak aztertzen ditu ikerketak, oinarrizko hezkuntza maila duten pertsonetan arreta berezia jarriz eta ateratako ondorioak honakoak dira:

  • 2017.11.06 / top@DIPC - Zientziarekin Solasean! edizio berria, ikaskuntzaren aldeko Gipuzkoako apostua

    Aste honetan top@DIPC - Zientziarekin solasean! jardunaldiaren bederatzigarren edizioa antolatu da Donostian. Donostia International Physics Center-rek (DIPCk) antolatuta, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketaren helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak sustatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.

PAGINACIÓN

BUSCAR UNA PÁGINA


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus