AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ekimenak

PAGINACIÓN

BUSCAR UNA PÁGINA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitasun sozio-emozionalen garapena sustatzen du Gipuzkoako ikastetxeetan

    maiatzak 30, 2011

    Egilea • Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa

    Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak geletan gaitasun sozio-emozionalak garatzeko material pedagogikoa sustatu eta argitaratu du Gipuzkoako ikastetxeei zuzenduta. Gipuzkoako ikastetxeei euskaraz nahiz gazteleraz helarazi zaien materialak, Hirukide eta Laskorain ikastetxeek egin dituzte, Sycom-en koordinazioarekin. Guztira, 9 liburuki argitaratu dira etapaka banatuta.

  • Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak Gipuzkoan hezkuntza esparruan gaitasun sozio-emozionalen ikaskuntzarako prestakuntzako bere eskaintza berritu du

    maiatzak 27, 2011

    Egilea Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa •

    Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak gaitasun sozio-emozionalen eremuan Ikaskuntza-ibilbide bat proposatzen du. Ikaskuntzako Ibilbidea. Gaitasun sozio-emozionalen ikaskuntza. Hezkuntza arloa dokumentuak ikastaro bakoitzari dagokion maila zehatza, helburuen deskribapena, edukien zirriborro bat eta prestakuntza jarduera bakoitzarako zuzendua dagoen talde esanguratsuena jasotzen du. Gaitasun sozio-emozionalen ikaskuntzarako eskaintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak sustatzen duen Gipuzkoa, Ikaskuntza emozional eta sozialaren ekimenaren barruan dago eta Gipuzkoako hezkuntza esparruan gaitasun sozio-emozionalen gaia ezagutu nahi duten pertsonei zuzendua dago.

  • Gipuzkoa, ikaskuntza emozionala eta soziala

    maiatzak 26, 2011

    Egilea Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa •

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak sustatu eta garatzen du bizitza osoan zehar ikaskuntza sustatzeko ahalegina duen ekimen hau. Proiektuaren helburu nagusia da ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzeko hiru jarduera eremuetatik: hezkuntza eremua, erakunde eta enpresa eremua eta gizarte-komunitate eremua. Horretarako, emozioak ekimenak aurrera eramaten dituen ekintzak jarduera eremu desberdinetan ezartzen dira, alde batetik, konpetentzia sozial eta emozionaletan sentsibilizatu, prestatu eta esku hartzeko programak garatzen dira, eta bestetik, konpetentzia sozial eta emozionaletan ekimen eta prestakuntzen beharren ebaluazioa aurrera eramaten da. Honela, pertsonen garapen integrala bideratuko duten ingurune emozionalak eta erakunde-inguruneak sortu nahi dira.

  • Gipuzkoako goi mailako hezkuntzan ekimen zentzumena eta ekintzailetasuna sustatzeko programa

    maiatzak 26, 2011

    Egilea Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa •

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Sailak eta Gipuzkoan finkatuta dauden goi-hezkuntzako bost instituzioek (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN eta TKNIKA lanbide heziketarako sarea) sustatutako GAZE programak Gipuzkoako goi-hezkuntzako instituzioetan ekimen zentzumena eta ekintzailetasuna eragitea du helburu. Honetarako, GAZEk ekintza ezberdinak antolatzen ditu sentsibilizazioa, gaitasunen inkardinazio kurrikularra eta internazionalizazioa sustatuz. Ekintza hauek gobernantzaren baitan egiten dira, hau da, sare instituzional batean oinarrituta, baina goi-hezkuntzako erabiltzaileen partaidetzari garrantzia emanez (ikasleria eta irakasleria). GAZE Ikersarea irakasleei zuzendutako GAZEren sare akademikoa da, hauen jokaera, eta irakastemo motek, gaitasunen sustapena gatu dezaten eta goi-hezkuntzan ekintzailetasunaren kulturaren sustapenean praktika onak lortzeko.

  • Hasi eta Hazi, Gipuzkoako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzen duen programa

    maiatzak 26, 2011

    Egilea Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa •

    2005. urtean Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarterako Departamentuak martxan jarri erronka honen helburu nagusia da 6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean ekimenaren aldeko kulturarekin loturiko balioak bultzatzea eta sustatzea, ikasleek eta irakasleek ikaskuntza-irakaskuntza jardunetan batera bideratuko dituzten multimedia tresna eta/edo materialen bitartez. Hasi eta Hazi proiektuak Gipuzkoako ekonomian ekimenaren aldeko espiritua berreskuratzea bilatzen du, eskola ibilbidean ekimenarekin loturiko balioak landuko zituen proiektuaren bidez.

PAGINACIÓN

BUSCAR UNA PÁGINA


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus